Bide-garbiketako, hiri-lorezaintzako, eraikuntzako eta udal-ekipamendutako makinen banaketa
Historia


ARRIZABAL

Gure historia

Hasiera

1983. urteaz geroztik
zerbitzu onena eskaintzen

Ia lau hamarkadako esperientzia jartzen dugu zure zerbitzura, makineria eta ekipamendu espezializatuak hornitzeko lan eginez. 1983. urteaz geroztik ari gara gure bezeroei zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen, beti merkatuko lehen markekin bakarrik lan eginez, bai makinerian bai ibilgailuetan. Askotariko zerbitzuei irtenbideak emateko orduan dugun moldakortasunak enpresa gisa definitzen gaitu.

Esaguzu zer behar duzun eta gure profesional taldeak zure neurrirako konponbidea eskainiko dizu.

Abangoardia teknologikoarekin eta jasangarritasunarekin konprometituak, gure historian aitzindariak izan gara Euskal Autonomia Erkidegoan zerbitzuko ibilgailu elektrikoak saltzen eta alokatzen. Ia 20 urtez erakundeei eta enpresei mantentze-lanetarako eta zerbitzuetarako ibilgailu elektrikoak hornitzen, sektorearen inguruko gure ezagutza bermatzen dute.

ARRIZABAL ELKARTEA SL ENPRESAREN SORTZAILEAK

Arrizabal Elkartea SLren fundatzaileak, Manuel Zabala eta Francisco Javier Arrizabalaga

Manuel Zabala

Arrizabal Elkartea SLren fundatzaileak, Manuel Zabala eta Francisco Javier Arrizabalaga

Fco Javier Arrizabalaga

Arrizabal Elkartea SLan profesional kualifikatuz eta esperientziadunez osatutako talde bat dugu, kalitatezko soluzio eraginkorrak eta zure beharretara egokitutakoak eskaintzeko. Jar zaitez gurekin harremanetan, zure kasua aztertuko dugu eta aholkularitza pertsonalizatua emango dizugu, bete behar duzun zerbitzua edozein dela ere.