Bide-garbiketako, hiri-lorezaintzako, eraikuntzako eta udal-ekipamendutako makinen banaketa
Aholkularitza


ARRIZABAL

Aholkularitza

Hasiera

Soluzioen katalogo zabal bat eskaintzeaz gain, zure proiektuaren zerbitzura erabat pertsonalizatutako aholkularitza ematen dugu Arrizabal Elkartea SL enpresan. Bezero bakoitzaren beharren azterketa zehatza egiten dugu, neurrira egindako soluzioak eskaintzeko. Udalei, erakundeei eta enpresei aholkuak emanez metatu dugun esperientzia zabalak gure taldearen profesionaltasuna bermatzen du. Eskaintzen dugun zerbitzua eta baldintza ekonomikoak neurriko finantzaketa-planen bidez doitzen ditugu.

Prozesu osoan eskaintzen diegu laguntza gure bezeroei: gure zerbitzuen kontrataziotik hasi, eta saldu ondorengo mantentze-lanak eta laguntza behar izanez gero eman arte.

Esperientzia zabala udal-kudeatzaileei eta hiriko mantentze-lanetako langileei aholku ematen

Gure profesional taldearen aldakortasunak sektore anitzeko proiektuei aurre egiteko aukera ematen digu beti.